XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

17. IHESKORTASUNA: DEFINIZIOA ETA LORPENA

17.1.- Iheskortasunaren definizioa

Hamahirugarren ikasgaian (13.55) ekuazioaren bidez gas ideal batek, presioa I atm-tik P presioraino aldatzerakoan, jasaten duen potentzial kimikoaren aldaketa eman dugu.

Potentzial kimiko honen aldaketa erreala den frogatzeko, bertatik atera daitezkeen magnitude termodinamikoen balioak esperimentalki neurtutakoarekin konparatu baino ez dago.

Potentzial kimikoaren balioetatik, (13.55) ekuazioaren bidez lortuak, batek lor dezake (15.27) ekuazioaren bidez eta (15.22) ekuazioaren bidez.

Bi magnitude hauek, ostera, esperimentalki ere neur daitezke bero-trukaketa eta bolumen-aldaketa neurtu besterik ez baitago.

Konparaketa eginez (13.55) ekuazioaren baliogarritasuna frogatuko da.

Gas errealetan eta presioa altu samarra denean ez-adostasuna handia dela ikusi da.

Beraz (13.55) ekuazioa aldatu beharra dago.

Lewis izan zen 1901.ean aldaketa hori lehenengo egin zuena iheskortasuna, f, definituz.

Hau esperimentalki neurtu eta presioaren ordez jarrita magnitude termodinamiko egokiak ematen dituen parametroa da.

Horrela (13.54) ekuazioaren ordez hauxe jarri zuen:


Integratuz: